XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bota zuen fardela eta beste biekin batera korrika hasi zen.
Arnasestuka, erreka ibira
- Gazelaren bati segika al zoazte horrela korrika? - galdetu zien.
Nekazariak, arnasezinka, erantzun zion: - Ñameak hitzegin bait zidan eta esan:
Palmondo adarraz jo nahi izan nuenean, zuhaitzak esan zuen:
Arrantzaleak jarraitu zuen, hitz etenka! - Eta nire sareak esan zuen:
Ehuleak amaitu zuen: - Eta nire arropa fardelak esan zuen:
- Eta horregatik zoazte korrika? - esan zuen bainatzen zebilenak.
- Zuk ez al zenuke korrika egingo beren lekuan? - galdetu zuen ibaiak.
Gizona, salto batean uretatik irten eta, beste hirurekin batera, korrika hasi zen.
Korrika jaitsi ziren herriko kale nagusian barrena, agintariaren etxera bidean.
Zerbitzariek aulki bat atera zuten kalera eta han eseri zen agintaria, esan behar zutena entzuteko prest.
Gizonak beren istorioa kontatzen hasi ziren eta agintariak pazientzia osoz entzun zien, haserre antzean bazegoen ere.
- Gezurra besterik ez da hori, hobe zenukete zeuron lanetara itzultzea zigortu baino lehen, gogaikarriok.